2020-12-29 18:09
Murgako Aianox enpresako langile bat hil da bere lanaldiaren hasieran, traumatikoak ez diren arrazoiengatik. 59 urteko behin-behineko langilea da, eta gutxienez bi urte zeramatzan Aianox enpresan mantentze-lanak egiten. Aiaraldeak 2020an izan duen zazpigarren lan-istripua izan da.

ELAk doluminak eman nahi dizkie hildakoaren senide eta lagunei, eta ikerketa bat egiteko eskatu du, arrazoiak lehenbailehen zehazteko. Gainera, sindikatuak enpresari eskatzen dio bere instalazio prekarioetan segurtasun-neurrien ezarpenean modu esanguratsuan aurrera egiteko, langileek arlo horretan egindako eskaerei erantzuteko, eta dagozkion erakundeei, enpresak fiskalizatu, kontrolatu eta laneko segurtasun eta osasuneko arauak eta neurriak betetzera behartzeko.

Amaitzear dagoen 2020 hau oso odoltsua izaten ari da: gutxienez 65 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian lan-istripu baten ondorioz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.