2022-12-01 10:12
Gipuzkoako bigarren udalerri handiena da Irun, biztanleria kopuruari begira, eta duela lau urte baino hiru delegatu gehiago lortu ditu sindikatuak. Guztira, 18 ordezkaritik 11 dira ELAkoak orain. Funtzionarioek delegatu bat gehiago eman diote ELAri, baina langile laboralek bikoiztu egin dute ELAri emandako babesa.

Funtzionarien artean, Bazkuna izan da bigarren sindikatu bozkatuena, ELAk baino %56 bozka gutxiagorekin. Honen ostean, urrun geratu da ErNE, ELAk baino %77 bozka gutxiagorekin. Eta atzetik, CCOO eta LAB izan dira. Eta langile laboralen artean, CCOO izan da bigarren sindikatu bozkatuena, ELAk baino bost aldiz boto gutxiagorekin. Gainontzeko ordezkariek ez dute bozkarik jaso.

Emaitza hauek bermatu egiten dute ELAk, azken urteetan, murrizketen aurka, soldataren defentsan eta enpleguaren egonkortasunaren alde egindako lana, eta indar handiagoa ematen digute, lanpostuak sendotzeko, erosteko ahalmena berreskuratzeko eta zerbitzu publikoak defendatzeko.

Atzoko bozken zenbaketa eta horrek emandako delegatu kopurua ikus daiteke beheko tauletan. Duela lau urteko emaitzekin konparaketa ere egin dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.