2020-05-20 14:24
Enpresaren berririk ez dutenez, langileek alarma egoera aurreko grebari helduko diote. Hala jakinarazi dute 12:00etan Carlos IIIean kokatutako dendaren aurrean egindako kontzentrazioan.

Iruñeko Sephorako langile batzuk jada lanean hasi dira, hasiera batean denda itxita zutela baina orain jendartera zabaldu dute.

Horren ondorioz, langile gehienek otsailean enpresa honetan hasitako grebari heldu diote berriro. Greba ostegun, ostiral eta larunbat guztietan egingo da, mugarik gabe, bai Carlos III kaleko dendan, bai La Morea merkataritzagunean ere, azken horrek bere jarduerari ekiten dion unean.

Ostegunean, hilak 21, langileek kontzentrazioa egin dute 12:00etan Carlos IIIean kokatutako dendaren aurrean, grebaren berri emateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.