2020-09-22 13:32
Nafarroako Gobernuak enpresari ezarritako zigorra berresten duen epaiak egiaztatutzat jotzen ditu enpresaren ez-betetzeak, eta, horren ondorioz, langile batek hainbat hatz galdu zituen.

Iruñeko Lan Arloko 4. Epaitegiak berretsi egin du Nafarroako Gobernuak enpresari ezarritako 10.241 euroko zigorra, prebentzio-araudia urratzeagatik, eta, horrela, langileak arrisku larrian jartzeagatik. Nafarroako Gobernuak enpresari ezarritako zigorra lan-istripu baten ondorio da.

Istripu horretan, langile batek eskuineko eskuko hainbat hatz galdu zituen, egoera txarrean zegoen suziri bat erabiltzeagatik. Egoera horren ondorioz, GSINk lan-istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoa aitortu dio langileari.



Ebazpen judizial horren arabera, egiaztatuta dago ez direla bete aginduzko segurtasun-neurriak; izan ere, arriskuen ebaluazioak ez zuen aurreikusten suziriak erabiltzea ere, nahiz eta erabilera komunekoak izan eta edozein langileren eskura egon. Halaber, epaiak egiaztatzen du â€'ISPLNk eta Lan Ikuskaritzak lehenago egin zuten bezalaâ€' istripua izan zuen langileak ez zuela jaso suzirien erabilerari buruzko prestakuntzarik edo informaziorik.



Epai horren aurka ezin da errekurtsorik jarri, eta, beraz, istripua izan duen langileak istripuaren ondoriozko erantzukizun zibilaren arloko kalte-ordaina eskatu ahal izango dio enpresari, enpresaren aurka irekitako prestazioen errekargu-prozedura ere bultzatuz. ELA poztu egin da epai hori dela eta, eta lan-istripuen aurka jarduera-eremu guztietan borrokatzeko konpromisoa berretsi du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.