2018-03-15 12:58

Langileek azken bi egun hauetan mobilizazioari eman dioten babesaren baitan, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza publikoko sektore guztietako aldarrikapenei erantzun ezean, greba eta mobilizazioei jarraipena eman beste biderik ez digu utziko

Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Publikoan ia 28.000 langile (irakasle, heziketa bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile) eta Haurreskolak Partzuergoan 1.200dik gora langile zeuden deiturik gaurkoan grebara.

Martxoak 14 eta 15eko greba egunek oso jarraipen zabala izan dute kolektibo guztietan, nahiz eta apalagoa izan Haurreskolak Partzuergoan. Irakasleen %75ek eman dio babesa grebari, Sukaldari eta Garbitzaileen artean %65ek, Heziketa Berezian hezitzaileen %60k eta Haurreskolak Partzuergoan hezitzaile eta langileen %30ak.

Bi egun hauetan hezkuntza publikoko sektore ezberdinetako langileen gehiengo zabalak argi erakutsi dute Jaurlaritzaren proposamenak ez dituztela nahikotzat jotzen, ez diotelako hezkuntza publikoko sektore bakoitzak dituen arazo larrienei erantzuten ez eta aplikatutako murrizketak atzera botatzen ere.

Bi greba egun hauen ondoren Jaurlaritzak Hezkuntza publikoko lau sektoreetan gure aldarrikapenei erantzungo dioten neurriak hartzeko aldarria entzun eta erantzun ezean mobilizioaren bideari eutsi beste biderik ez digu utziko beste behin ere.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.