2019-09-18 16:52
Mercedes-Benz-eko Gasteizko plantak inoizko etekinik altuenak erregistratu ditu; bertako langileen bataz besteko soldata, ordea, nabarmenki jaitsi du. Hala ondorioztatu daiteke 2018ko enpresaren balantze ekonomikoa aztertuta. Mugarri historikoa lortu du enpresak: 132 milioi eurotik gorako etekinak eta dibidenduen banatzearekin, ia 270 milioi euro. Langileen soldatak, ordea, jaitsi egin ditu, bataz beste, 7.000 euro, batez ere, hasi berri diren langileek soldata diskriminazioa pairatzen dutelako. Gainera, batez besteko soldata hori ez da langileen gehiangora iristen, enpresako soldata handiek handitzen baitute zifra hori.

 Hauek azken lau urteko taulak:

Zoritxarrez eta taulan ikusten denez, datu historikoak hauek beste zifra historiko batzuekin batera datoz, langileen parte-hartzea onuretan jeitsi delako. Irabazi- eta dibidendu-taulan ikusten den bezala, langileek sorturikoa igoz joan da, eta, bitartean, batez besteko soldata ia 7.000 euroan jeitsi da, gehienbat izan diren kontratu berrien soldata diskriminatzaileagatik.

Kaltetuenak, beste behin, tailerreko langileak dira, produkzioan eta onuretan datu historikoak izanda ere, enpresak markaturiko produkzio zifretara ez iristearen ondorioak pairatzen hasi baitira. Langileek, enpresaren zenbakiak gorabehera, 18 egun zor dizkiete enpresari, hitzarmenean markaturiko batez besteko mugatik gertu.

Beste behin ere, ekoizpena jaistekotan, tailerreko plantilla izango da lehenengoa ondorioak sufritzen. ELAren ustez halako etekinak dituen enpresa batek ezin du zama langileen gain jarri, ez baita bidezkoa langileek edota administrazioek banatze injustu baten ondorioak jasan behar izatea.

  

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.