2020-03-31 19:53
ELAtik atsekabe osoz ikusten dugu Confebask eta Gasteizko Gobernuko alderdi nagusia, EAJ, pandemiaren aurka borrokan ari diren profesionalek defendatzen dituzten irizpideak betetzearen kontrakoenak diren jarreren abangoardia bihurtu izana. ELAtik, gure herrialdeko industriarekin eta enpleguarekin dugun konpromisoa azpimarratu nahi dugu berriro. Gure ustez, enpresa batzuek, ekoizpen-prozesuaren berezko ezaugarriak direla-eta, akordioak behar dituzte langileen ordezkariekin, gutxieneko jarduera-maila bat nola manten dezaketen zehazteko, betiere osasuna lehenetsiz. Ulertzen dugu, halaber, pandemia ahalik eta denbora laburrenean desagerrarazteak etorkizunean aurre egingo diogun egoera ekonomiko zailari aurre egiten lagunduko digula.

Osasun Sailetik, euskal herritarrei helarazten zaie ezinbestekoa dela konfinamendua. Herrizaingo Sailak isuna jarri die arrazoi justifikaturik gabe kalean dauden pertsonei. Aldiz, Gobernu horrek berak, Tapia sailburuarekin eta Lehendakariarekin batera, Eraikuntzak eta Industriak normaltasunez lan egiteko apustua egin dute, haserre handia agertuz enpresetako jarduera mugatzen duen edozein neurriren aurrean. Ez dute defendatu enpresek gutxieneko jarduera batekin lan egitea, ohiko jarduerari eustearen aldeko apustua egin dute, Tubacex eta Sidenor bezalako adibideekin, non jarduera berriz hastera behartu zituzten langileen %100arekin.

Testuinguru horretan, Gasteizko Gobernuak, Confebasken eskutik, Estatuko Gobernuaren Dekretuarekiko gaitzespen sutsuena agertu zuen, non funtsezkoa ez zen jarduera oro geldiarazten baitzen. Halaber, dekretu hori indargabetzeko ahalegina egin duela jakinarazi du. Gaur, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak interpretazio-ohar bat egin du, jarduera ekonomikoa osasun publikoaren aurretik lehenesten dutenen presioan oinarrituta soilik uler dezakeguna. Ohar horretan azaltzen denez, "Manufaktura-industria funtsezkotzat jotzen da bere jarduera beharrezkoa den heinean, eta funtsezko sektoreak garatzeko beharrezkoak diren ondasun eta materialez hornitzera bideratuta dago". Era berean, honako hau aipatzen du: "Langileak salbuetsita daude inportazio- eta esportazio-jarduerei dagokienez, hornikuntzaren edo nazioarteko kontratuen konpromisoak betetzearen giltzarri diren heinean".

Egoera horren aurrean, ELAk honako hau adierazi nahi du:

- Interpretazio-ohar batek ezin du ordeztu lege-dekretu batek zehaztutakoa.

- ELAtik, gure herrialdeko industriarekin eta enpleguarekin dugun konpromisoa azpimarratu nahi dugu berriro. Gure ustez, enpresa batzuek, ekoizpen-prozesuaren berezko ezaugarriak direla-eta, akordioak behar dituzte langileen ordezkariekin, gutxieneko jarduera-maila bat nola manten dezaketen zehazteko, betiere osasuna lehenetsiz. Ulertzen dugu, halaber, pandemia ahalik eta denbora laburrenean desagerrarazteak etorkizunean aurre egingo diogun egoera ekonomiko zailari aurre egiten lagunduko digula.

- Egungo egoera dramatikoari bizkarra emanez ezinbestekoak ez diren sektoreetan jarduera normalizatua mantentzen saiatzen direnen aurka egingo dugu.

- Confebasken eta Eusko Jaurlaritzaren beraren gizarte-ekina salatzen dugu. Covid-19 sintomak izan dituzten industriako langile gehien-gehienei ez zaie infekzioa baieztatzeko proba egin, arrisku-kolektiboetako kide ez direlako. Sintoma horiek ez sufritzeak edo arinki sufritzeak ez du saihesten gertukoentzat kutsadura-foku izatea. Enpresek, gainera, ez dute kutsatutako langileen informaziorik ematen, baina ELAk Covid-19ko kasu hauek baiezta ditzake, aipatzen diren enpresetan, errealitatearen zati txiki bat direnak:

ITP Aero, Vicrila, Campezo, Teknia Elorrio, Cemosa Atxondo, MFS Trapagaran, Fibertecnic Grupo Aernnova, Bruss, Sidenor, Thyssen Andoain, Petronor, Tamoin contratata de Petronor, Goierrialdea ABEE, Naipes Fournier, Astar Sondika, Vicinay Sestao, Konika Mikolta.

Nabarmendu 5 positibo Tubos Reunidosen eta Mercedesen, 47 positiborekin, 300 pertsona isolaturekin.

Gasteizen eta Araban, infekzioak eragin handia izan duten kasuen kopurua honako enpresa hauetan: transmisio-ekipoak, detesa, Olan, CEVA Mercedes, Zigor, Gureak Araba, DHL Mercedes, Kaiku km.0, Guardian Llodio. Enpresa horietako batzuk berriro ere normaltasunez lan egiten saiatzen ari dira.

- Gaur egun 440 pertsona hil dira Euskal Herrian. Konfinamendua, eta pertsonen arteko harremanak ahal den guztian deuseztatzea, pandemia gelditzeko modurik eraginkorrena dela frogatu da. Eusko Jaurlaritzak eta patronalak milaka langile beren lanpostuetara joateko apustua egin dute. Jarrera horrek arriskuan jartzen ditu langileak, haien familiak eta gizartea oro har.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.