2020-02-24 14:59
ELAren lan osasun eta segurtasun arduradun Pello Igeregik aitortu du “izugarria” dela Zaldibarko Verter Recycling zabortegian ikusitakoa. “Beldurtzeko modukoa da”. Adierazpen hauek ELA eta LABeko ordezkariek eskatuta zabortegira egindako bisitaren ostean egin ditu.

IKUSI BISITAREN BIDEOA

Eusko Jaurlaritzaren aurkako hitzak ere izan ditu Igeregik. “Eusko Jaurlaritza ezkutatu egin da. Hona etorri gara Eusko Jaurlaritzari bilera bat eskatu geniolako eta hona enpresa pribatuak besterik ez ditu bidali. Egoeraren kudeaketa azpikontratatu dute, bide batez, Eusko Jaurlaritzaren jardunarekin oso koherentea den gauza bat. Gardentasun falta izugarria da, soilik arazoaren aurpegirik ‘atseginena’ erakutsi nahi izan digute”.

Egoera honen aurrean ELAk langileon lan osasunaren alde borrokatzen jarraituko duela azpimarratu du. “Gertatutakoa jakin nahi badugu langileok eta herritarrok mobilizatzen jarraitu beharko dugu. Izan ere Jaurlaritza egoera ezkutatzen ahalegintzen ari da. Bertan lanean ari diren langileen ordezkariak izan arren hona etortzeko jarri dizkiguten oztopo guztiei erreparatu besterik ez dago”.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.