ARGIA.eus

2019ko uztailaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-12-06 16:06
ELAk salatu du Ikastoletan sinatu den akordioarekin ez dira lanpostuak bermatuko, ez irakasleen lan kargak arinduko, ez eroste-ahalmena berreskuratuko ez eta kolektibo prekario eta feminizatuenen lan baldintzak hobetuko ere. Azken hilbateetan hainbat negoziazio mahai izan ditugu Ikastoletan. Eta sindikatuarentzat bilera hauetan guztietan Patronalek mantendu duten planteamendua onartezina da, Ikastoletako langileen lan baldintzetan funtsezko eragina duten eduki esanguratsuak negoziaziotik at uzteko planteamendua izan baita uneoro mantendu dutena.

Ikastoletako Lan Hitzarmena orain dela 10 urtekoa da. Azken hamarkadan eta krisiaren aitzakipean Ikastoletako langileen oinarrizko lan baldintzetan nabaria izan da murrizketen eragina. 2010 urtean aplikatu ziguten soldata murrizketak eragina izaten jarraitzen du, epaitegietan ere langileoi arrazoia eman ziguten arren, ez baitago lotuta inoiz aplikatu behar ez zen murrizketa hura nola eta noiz itzuliko zaigun, ez eta itzuliko zaigun ere.

10 urte hauetan Ikastoletako langileen lan kargak nabari gehitu dira, ordu osagarriak proiektu eta metodologia berrietarako eguneratzearekin betetzen dizkigutelako, lan pertsonalerako eta ikasleen jarraipenerako denborarik utzi gabe. Eroste-ahalmenaren galera akumulatua %10etik gorakoa da, hurrengo urteetan aurreikusten den jaiotze tasaren jaitsiera medio lanpostuak galtzeko arriskua erreala da eta urte hauetan ugaritzen joan diren Hezkuntza Laguntza Espezialisten eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen lan baldintzetan aurrerapausorik ez da egon. Azpikontratazioa ere gero eta zabalduago dago, bereziki zerbitzuetan eta administrazioan. Lanbide Heziketan Lantokiko ikasleen praktiken jarraipenerako eta desdobleetarako dagozkigun orduak ez dizkigute aitortzen.

Azken hilbateetan hainbat negoziazio mahai izan ditugu Ikastoletan. Eta ELArentzat bilera hauetan guztietan Patronalek mantendu duten planteamendua onartezina da, Ikastoletako langileen lan baldintzetan funtsezko eragina duten eduki esanguratsuak negoziaziotik at uzteko planteamendua izan baita uneoro mantendu dutena.

Horrela, enplegua eta lanpostuak bermatzeko, eroste ahalmena berreskuratzeko, irakasleen lan kargak arintzeko, Lanbide Hezkiketako lanorduak arautzeko edota azpikontratazioari mugak jartzeko inolako planteamendurik ez dute mahai gainean jarri. Eta Hezkuntza Laguntza espezialisten eta 0-3 zikloko hezitzaileen lan baldintzak hobetzeko neurri aipagarrienak erabat eskas geratzen dira (HLE: lanaldi erdia edo gehiago dutenentzat astean ordu osagarri bat eta lanaldi erdia baino gutxiago dutenentzat ordu erdi bat; eta 0-3 zikloko langileentzako urtean 20 ordu osagarri gehiago).

Eusko Jaurlaritzaren borondatearen baitako edukiak direla argudiatuz, gai hauen inguruko beto antzeko bat ezarri nahi izan dute, negoziazio mahaian gaudenok praktikan eduki hauen gainean negoziatzeko eta eragiteko ahalmenik ez dugula onartuz.

Uste dugu Ikastoletako langileen lan baldintzetan eragina duten eduki guztiekiko negoziazio ahalmena izan behar dugula mahai horretan ordezkaritza dugunok, bai patronal bai sindikatuek. Ezin da onartu funtsezkoak diren edukiak albo batera uztea eta patronalek aukeratutako gaietara mugatzea ustezko negoziazioa. Hau sindikatuok sektore honetan soberan gaudela onartzearen adinakoa litzateke, inolako eragiteko ahalmenik ez dugula eta negoziazio kolektiborako eskubiderik ez dagoela onartzea.

Sindikatuaren aburuz edukietan betorik gabeko negoziazio erreal baten alde langileak antolatzeko aukera bertan behera uztea suposatzen du baldintza hauetan akordioa sinatzeak.

Ikastoletako patronalek (Partaide eta EIB) eta LAB sindikatuak sinatutako akordioarekin ez dira lanpostuak bermatuko, ez irakasleen lan kargak arinduko, ez eroste-ahalmena berreskuratuko ez eta kolektibo prekario eta feminizatuenen lan baldintzak hobetuko ere. Eta hau guztiagatik ELAk ez du akordioa sinatu.

Azkenik aipatu behar dugu ELAk saikerak egin dituela Ikastoletan ordezkaritza dugun sindikatuon artean, ELA eta LAB, egoera honi buelta eman ahal izateko mobilizazio dinamika bat abian jartzeko. Baina ez da posible izan, eta LABek patronalek egindako planteamendua ontzat eman eta legitimatzea erabaki du akordioa sinatuz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.