2020-11-06 09:34
Kelvion Thermal enpresako zuzendaritzak Igorreko langileen ordezkariekin bildu zen azaroak 5ean. Bilera horretan, zuzendaritzak kaleratze kolektiboaren lan-erregulazioko txostena aurkeztuko duela jakinarazi zien. Hau da, 73 langile kaleratu nahi ditu.

Alemaniako multinazionalak beste bi lantegi ditu Estatuan, Kantabrian eta Madrilen. Kaleratze kolektiboaren erabakiak hiru lantegiei eragiten die. Guztira 147 lanposturen suntsiketaren aurrean gaude.

Enpresa Batzordeak (3 LAB; 2 ELA) salatu egin du enpresaren jarrera, eta argi utzi nahi izan du lanpostu guztiak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko borroka egingo duela.

Azkenik, Batzordeak Eusko Jaurlaritzari eta, zehazki, bere Industria Sailari eskatzen dio, kasu honetan, gure herriari eragiten dion desindutrializazio-prozesuaren beste adibide baten aurrean, itxiera eta kaleratzeak eragozteko ahal duen guztia egin dezala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.