2019-12-06 10:54
Villarejo komisario ohiaren espioitza lanen inguruan Iberdrolako atal sindikalen ohar bateratu bat prentsan argitaratu dela eta, ELAko atal sindikalak "ukatu egiten du enpresaren “kupula”ri babesa eman dionik. Gure eginbeharra zen Zuzendaritza interpelatzea akusazio horien inguruan. Ondoren langileei, barne-kanalen bidez, zuzendaritzaren iritzi eta balorazioaren berri eman nahi genien".

ELAko atal sindikalaren agiria:

  • Oharra, Iberdrolako atal sindikal guztiek sinatua, enpresako langileei zuzendutako barne komunikazio bat da. Ez dakigu hedabideetara nork filtratu duen. Edonola ere, filtrazio horrek ez dauka zerikusirik barne-oharraren xedearekin.

  • Iberdrolako ELAko atal sindikalak joan den urrian esan zuen enpresako zuzendaritzak erantzun eta baloratu egin behar zituela hedabide batzutan agertzen ari ziren akusazioak.

  • Atal sindikalok zuzendaritzarekin hainbat bilera egin dugu. Azkena, joan den abenduaren 3an. Aipatutako barne-ohar bateratuaren xedea zen langileei jakinaraztea Iberdrolako zuzendaritzak alderdi sindikalari esandakoa.

  • Hain zuzen, ELAko Atal Sindikalak ukatu egiten du enpresaren “kupula”ri babesa eman dionik. Gure eginbeharra zen Zuzendaritza interpelatzea akusazio horien inguruan. Ondoren langileei, barne-kanalen bidez, zuzendaritzaren iritzi eta balorazioaren berri eman nahi genien.

  • Azkenik, esan beharra dago Justiziari dagokiola akusazio horietatik erator daitezkeen erantzukizunak argitzea, halakorik balego.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.