2019-10-02 12:18
Enplegu zerbitzu publikoak argitaratutako abuztuko datuek aditzera eman dutenez, Hego Euskal Herrian 144.071 pertsona daude langabezian, horietako %58 emakumeak izan dira. Bilakaerak erakusten duenez, azken hilabetean 3.090 pertsona murriztu da langabe kopurua. Irailean egon den langabeen murrizketa abuztuan emandako igoeraren baliokidea da.

Kontuan izan behar dugu langabezia murriztu den arren, ez dela ahaztu behar abuztuan gorakada handia eman zela, izan ere, irailean egon den langabeen murrizketa abuztuan emandako igoeraren baliokidea da. Horrela, enpresariek abuztuan kaleratzen dute, langileei oporrak ordaintzea ekidituz.

Irailean sinatu diren kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berdinak izan dituzte, hau da, oso prekarioak eta behin behinekoak izaten jarraitzen dute, %91,3 behin-behinekoak izan baitira. Gainera, iazko irailean baino 456 kontratu mugagabe gutxiago egin dira.

Langabezian daudenen %48,8ak ez du inolako langabezia prestaziorik jaso abuztuan (70.243). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik %33,6ak jaso du (48.376 langabetuk). Kotizaziopeko langabezia sariaren zenbatekoa, bataz beste, 840,3 eurokoa izan da EAEn eta 877,8 eurokoa Nafarroan, zifra hauek maiatzetik beherakada garrantzitsua izan dute.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.