2018-06-28 19:06
Gaur, ekainak 28, egun osoko hirugarren lanuztea egin da Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren Sektorean, ELAren deialdiari erantzunez. Sektore horretako langileek beren ondoeza agertu dute berriro, negoziazio-mahaiaren blokeoa dela-eta. Nahi duten hitzarmenaren edukiak honako hauek dira, besteak beste: eroste-ahalmenari eustea â€'KPIri loturiko igoerekinâ€', 3 urteko indarraldia, 1592 orduko lanaldia, eta hobekuntzak lizentzietan eta lan-osasunaren arloan.

Aipatu beharrekoa da, halaber, ekainaren 22an ELAk negoziazio-mahaiko beste bilera batera deitzeko eskatu zuela; baina tamalez GIZARDATZek eta LAB-CCOO-ESK-UGT sindikatuek entzungor egin diote eskariari.

ELArentzat sindikatu horiek eta GIZARDATZ patronalak erakusten duten gogo eskasa arduragabekeria hutsa da, eta sektoreko langileei begirunea galdu dietelako adierazgarria.

Horregatik guztiagatik, ELAk berriro eskatuko du negoziazio-mahaiko bilerari eguna jartzeko, ea gatazkarekin loturiko alderdi guztiak mahaiaren ingurura bildu nahi duten.

ELAn oso argi dugu bestelako hitzarmen bat bideragarria dela. Bat gatoz mobilizazio-beharrarekin, baina eduki mamitsuak lortzearren, sektoreko beharrizanak beteko dituztenak, eta ez soldatak izoztearren. Horretarako, kalitatezko hitzarmen baten alde borrokatzeko asmo garbia edukita, bultzatu egiten ditugu gainerako erakundeak sektorearekin bat egitera.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.