2019-01-28 16:14
Legasan dagoen eta ArcelorMittal taldekoa den AMDS Processing enpresako langileek greba eguna egin zuten urtarrilaren 24an, Jon Ruiz lankidearen kaleratzea salatzeko eta berehalako ber-hartzea exijitzeko. Urtarrilaren 29a eta otsailaren 1a ere greba egunak izango dira.

ELAk ArcelorMittal multinazionalari exijitzen dio lanpostuak bermatzea, berriztatzea eta eskualdean enplegu duinarekiko konpromisoa azaltzea. Onartezina deritzogu urtetik urtera izugarrizko etekinak lortzen dituen multinazional honek muzin egitea bere erantzukizun sozialei, enplegua prekarizatuz eta suntsituz Baztan-Malerreka bailaran.

Honengatik ELAk dei egiten die langileei Jon Ruiz lankidearen ber-hartzea lortzeko borrokan jarraitzera eta langile klase bezala dagozkigun eskubideak defendatzera.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.