“Hezkuntza Sailak negoziatu eta partekatu gabe aurkeztu du plana. Proposamena aztertu ostean, ELAk bere erabateko gaitzezpena adierazi nahi du, ez delako ematen itzulera abian jartzeko baldintzarik. Sindikatuen eta eragileen presioaren eraginez Hezkuntza Sailak mugitu behar izan du, baina egindako mugimendua eta publiko egindako erabakia are eta arduragabeagoa da. Hezkuntza Sailak ez ditu hartu nahi dagozkion ardurak. Ikastetxe desberdinen arteko ikasleen arrakala sortu edo areagotzeko arriskua handia daâ€.
Â