2019-09-04 16:17
Langileek greba egingo dute irailaren 2tik 6ra ELA eta Steilas sindikatuok deituta. Langileek gaur egungo beharrei egokitutako lanpostu zerrenda duina osatzea eta %100ean behin behinekoak diren langileen lanpostuak bermatzea eskatzen dute. Era honetan, an baldintzak duinduko dituen proposamen serio baten beharra aldarrikatu dute ELAk Donostian duen egoitzan izandako agerraldian.

2018ko martxoan Haurreskolak Partzuergoak LAB sindikatuarekin sinatutako akordioak Kudeaketa langileen lanpostuen zerrendaren, LEP prozesuaren eta ordezkoen eta barne-promozio araudien negoziazioak jasotzen zituela azaldu dute.Dena den, akordioa sinatu zenetik urtebete pasa denean, Haurreskolak

Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak oraindik ere ez die erantzunik eman langile hauek bizi duten egoera prekarioari, egoera hau lan osasun arazo larria bilakatu delarik azken hilabeteetan langileek jasaten dituzten estres eta tentsio egoerak direla eta.

Era honetan, Haurreskolak Partzuergoak, behin eta berriz, kolektibo honekiko azaldu duen arduragabekeria, salatu dute.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.