2019-08-29 13:18
Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileek greba deitu dute irailaren 2tik 6ra. Iragan ikasturtean hainbat mobilizazio burutu zituzten langileek, eta horien ondorioz aurrerapauso batzuk lortu dira. Halere, enpresak zenbait gai konpontzeko asmorik gabe jarraitzen du, epeak etengabe atzeratuz.

ELAk azpimarratzen duenez, Haurreskolen Partzuergoak ez ditu langileen gehiegizko lan kargak aztertu nahi, eta gainera lanpostuak ez daude bermatuta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.