2019-11-15 10:01
Pasa den ikasturtean, Kudeaketa langileek haien lan baldintzen defentsan burututako 6 greba egun eta mobilizazio ezberdinen ondorioz, Haurreskolak Partzuergoarekin negoziazio prozesu bat abian jarri zen. 2019-2020 ikasturteari 5 eguneko grebarekin hasiera eman zioten arren, irailaren 11tik Haurreskolak Partzuergoa negoziazioak blokeatzen ari da. Garbi dago mobilizazioak eteten diren momentutik Haurreskolak Partzuergoak eta Eusko Jaurlaritzak negoziaziorako epeak luzatzen ari direla.

Eta bitarte honetan egoerak berdin darrai, ez dago lanpostu zerrendarik, ez da egin zerbitzu guztietako lan kargen benetako azterketarik, ez dago EPE baterako negoziaziorik, ordezkoen eta barne sustapenerako araudiak bukatu gabe daude. Haurreskolak Partzuergoak mahai negoziatzailean adostutako epeak ez ditu bete.

Ulertezina eta salagarria da egoera larri honen aurrean Haurreskola Partzuergoak irailaren 11tik mahai negoziatzailerik ez deitzea eta dagokion erantzukizuna baztertuz negoziazioaren ardura guztia Hezkuntza Saila zein Eusko Jaurlaritzaren gain uztea.

Egoera larri honen aurrean, STEILAS eta ELA sindikatuok, bai Haurreskolak Partzuergoa eta baita Hezkuntza Sailari, negoziazioa desblokeatu eta lehen bait lehen mahai negoziatzailea deitzea exijitzen diegu. Negoziazioa berrabiarazi ezean, mobilizazioekin jarraitzea beste biderik ez dugu izango.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.