2019-04-05 09:49
Martxan da ELAk Donostiako Kursaal aretoan egiten ari den Ohiz-kanpoko Kongresua. Bertan parte hartzen ari diren 736 ordezkariek Batzorde Eragile berria aukeratu beharko dute. Adin kontuak direla-eta, sindikatuaren araudiak hala aginduta, orain arte idazkari nagusia izan den Adolfo Muñoz Txikik bere ardurak utzi beharko ditu.

Muñozen erretiroak hutsune bat sortuko du Batzorde Eragilean. Nazio Batzordeak Maialen Aranburu Zinkunegi (Lasarte-Oria, 1985) proposatzen du hutsune hori betetzeko, Ekintza Sozialeko ardurak hartuta. Idazkari nagusirako, berriz, Mitxel Lakuntza Vicario (Iruñea, 1976) proposatzen da.

Egungo Batzorde Eragileko kideek, berriz, beren karguetan jarraituko lukete: Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa, Amaia Aierbe, Xabi Anza, Maialen Aranburu, Iván Giménez, Laura González de Txabarri, Pello Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga eta Joseba Villarreal.

2017ko ekaineko kongresuan langile-klaseak garai zailak bizi zituela aipatu zuen ELAk. Abagune sozial, ekonomiko eta politikoa ez da askorik aldatu. Horregatik duela urte eta erdi adostu ziren ponentziak gaurkotasun osoa du. Hori bai, sindikatuaren jarduna gaurkotu asmoz, hiru izango dira eztabaidatu eta bozkatuko diren ebazpenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.