2026-11-04 07:14
Aldaketa politiko eta sozialak gero eta azkarrago gertatzen diren eta memoria kolektiboa gero eta laburragoa den mundu honetan, hamasei urte urte asko dira. 2010ean, Patxi Lopez lehendakaria zen oraindik, eta IƱigo Urkullu, berriz, ez zen oso ezaguna politikagintzan. Urte hartan bertan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutaren aurkako epaia eman zuen, eta horrek inflexio puntua ezarri zuen Kataluniako mugimendu subiranistaren bilakaeran. Krisi ekonomiko bete-betean, Zapateroren gobernuak austeritatearen aldeko hautua egin zuen, eta langile klaseari eta sektore publikoko milaka langileri kalte handia egin zieten murrizketa sozial eta ekonomikoak ezarri zituen. Politika horren ondorioak oraindik ere pairatzen ditugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.