2019-06-10 15:50
Gurutzetako ospitalean gaueko txandan pediatriako kirofanoa itxi nahi dutela salatu dute ESK, SATSE, ELA, SME/FFHE, UGT, CCOO, LAB, SAE eta UTESEk. Sindikatuek adierazi dutenez, erabakia ulertezina da, izan ere, kirofano hori erreferentziazko zerbitzua da pediatriako pazienteen arretarako, Bizkaian zein inguruko probintzietan.

Era berean, larrialdi zerbitzua izanik, egoera kritiko askoren aurrean arreta eskaintzen da bertan: jaioberrien emergentziak, politraumatizatuak, odolusteak, eztarriko trabamenduak, ebakuntza osteko zailtasunak.... Beraz, nabarmendu dute kirofanoaren itxiera ezin dela inolaz ere justifikatu, alferrik galdutako minutu bakoitza erabakigarria baita haurren osasunean.

Gehitu dute aldebakartasunez eta diziplina anitzeko lantaldearen (zirujauak, anestesistak, erizainak…) adostasunik gabe hartutako erabaki horrek modu larrian eragingo duela pediatriako pazientearen segurtasunean.

Hori dela eta, pediatriako kirofanoa ez ixtea exijitu diote Gurutzetako ospitaleko gerentziari, zentzugabekeria dela argudiatuta.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.