2022-05-11 14:12
Gureak Araba enpresako langileen batzordeak Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin du, Hitzarmen Kolektiboaren blokeo-egoera salatzeko. Gainera, sindikatuek salatu dute erakunde publiko zein pribatuek Gureak taldeari diru-laguntzak ematen dizkioten bitartean eta talde horrek irabazi handiak dituen bitartean, bertako langileek lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik kobratzen dute eta, gainera, errespetu falta etengabeak jasaten dituzte.

Sindikatuek aurreratu dute baldintza duinak aldarrikatzen jarraituko dituela Gureak taldeko langileentzat. Beharrezkoa izango balitz, gainera, haien baldintzak defendatzeko bide juridikoak aztertuko ditu eskubideen urraketak daudenean (hala nola kontzentrazioaren deialdia egin ondoren langileei txandak aldatzea, edo langileekin banaka biltzea). Ez da bidezkoa gizarteari normaltasun mezu bat helaraztea, non badirudien enplegu-zentro bereziek harro egoteko moduko zerbait diren, eta, bitartean Gureak enpreko langileek egunerokoan baldintza miserableak pairatzea.
Gauzak horrela, ELAk kezkaz ikusten du enpresaren jarrera eta erakundeen utzikeria enplegu-zentro berezietako langileen kalteberatasun-egoeraren aurrean
Dibertsitate funtzionala duten pertsonek jasaten duten esplotazioa konpontzeko, kolektibo horrentzako baldintza duinak negoziatu beharko direla uste dugu
Gureak Arabak enpresak du giltza egoera honi buelta emateko, eta bere esku dago langile hauei Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara heltzen diren soldata-taulak ordaintzea. Izan ere, langile hauek enpresa arruntean egiten diren lanak ateratzen dituzte aurrera (industriako, elikadura-merkataritzako edo gasolindegietako lankideen zeregin berak egiten dituzten langileak dira), soldata askoz baxuagoengatik.

Gureak Araba Ali-Gobeo industrialdean dagoen enplegu-zentro berezi bat da, hainbat enpresentzako egiten duena lan; hala nola, Eroski edo DHL-Mercedes, besteak beste.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.