2022-11-30 12:39
Azaroaren 28an hasi zuten greba eta ostiralera arte, abenduaren 2ra arte, luzatuko dute. Enpresak diziplina arrazoiak argudiatu ditu kaleratzeengatik, baina greban dauden langile-taldeak "jazarpen sindikala" salatu du, eta maiatzeko greban parte hartu izanaren ondorio dela uste du.

Galdara-gelak instalatzen eta mantentzen ditu enpresak, eta hamabi langile ditu guztira, tartean, ELAkoa den delegatu sindikala. Maiatzean, ekoizpenean zeuden langile guztiek 54 egunez egin zuten greba eta, azkenik, akordioa lortu zuten enpresarekin lan baldintzak hobetzeko. Hobekuntza horien artean daude KPI-tik gorako soldata-igoerak, hainbat langilerentzako kategoria-igoera, %100eko aparteko ordainsariak, hobekuntzak bajen inguruan, aplikazio-bermea, etab. Orduan, alderiden arteko errespetu gisa ulertu zuten akordioa langileek. Baina errealitatea ezin urrunago dago. Enpresa, antolatutako langile taldeari eraso egiteko une egokiaren bila ibili da, horrela, lortutako hobekuntzak desmuntatu ahal izateko. Denbora tarte horretan, hiru langile berri kontratatu ditu eta diziplina arrazoiak egotzita greba egin zuten bi langile horiek kaleratu ditu. Enpresan jarraitzen duen langile-talde honen ustez ez da egia hori.

ELA sindikatuko afiliatuak diren langile hauek ez dute egoera onartuko eta kaleratutako bi langileei egiten zaizkien salaketengatik auzitara eramango dute enpresa. Behar izatekotan, beste neurri batzuk hartuko dituzte ere.

Langileek esan dutenez, aste honetako grebaren helburua da kaleratutako bi langileak berriz ere kontratatzea, lanpostuen suntsitzea saihestea, sinatutako Greba Amaierako Akordioa betetzea eta jazarpen sindikala gelditzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.