2018-06-13 13:16
Langileen Batzordearen aburuz 2018-2020 hitzarmenaren negoziazioan zuzendaritzaren diru-proposamenak ez dira arrazoizkoak; batez ere, kontuan hartzen badira aurreko sei ekitaldietan Tecnicas Hidraulicas enpresak lortutako emaitza bikainak. Hori dela-eta, langileek mobilizazioei ekin diete bi orduko lanuzteak eginez gaur, ekainaren 13an. Zuzendaritzak proposamen berri bat aurkeztu ezean, ekainaren 15, 18, 20 eta 22an jarraitzeko asmoa agertu dute. Mobilizazio horien ondorioz enpresa ez bada moldatzen negoziatzera, uztailean greba mugagaberako deia egiteko asmoa agertu dute.

Tecnicas Hidraulicas enpresak 95etik gora langile ditu, Mungian dauka lantokia eta, duela 50 urtetik hona, industria-prozesu sorta zabal bati ebazpenak bilatzen aritzen da. Batez ere, 3 negozio-motatan dihardu: itsasontzi eta arrantzontzi industriako ekipoak, erauzketa eta meatzaritza industriarako erabiltzeko prest dauden instalazioak, eta ingurumenaren aldeko teknologia eta industria sektoreko hondakin-urak prozesatzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.