2018-12-11 13:50
Enpresarekin negoziazioetan aurrera egin ez dutenez, Ubik sorkuntza liburutegiko bitartekariek egun osoko greba egingo dute abenduaren 14an, eta greba mugagabea iragarri dute datorren abenduaren 22tik aurrera.

Abenduko lehen astean enpresarekin bildu ostean eta negoziaketan inongo aurrerapausorik egon ez denez, Ubik liburutegiko bitartekariak euren mobilizazioak areagotzeko hautua egin dute.

ELA sindikatuaren babespean, langileak, greba deialdi berriak egin dituzte:

  • Abenduak 14: egun osoko greba.

  • Abenduak 22: greba mugagabea.

Bitartekarien helburu bakarra egun bizi duten prekarietate egoerari bukaera ematea da, eta hasieratik esan zuten bezala, horretarako amaiera arte iristeko prest daude.

Egoera honen aurrean, ELAtik, bai Tabakalerako administrazio kontseiluari eta baita Sedena enpresari ere, negoziazio erreal baterako deia luzatzen diegu, arduraz jarduteko momentua iritsi delako.

Bestalde, herritarrei eta UBIK liburutegiko erabiltzaileei, bitartekarien mobilizazioetan aktiboki parte hartzeko deia helarazten diegu, bai Tabakalerak eta baita enpresak ere egiten duten lana aintzat hartu, eta bitartekarien lan baldintzak hobetzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.