ARGIA.eus

2019ko uztailaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-15 16:13
Irailaren 19tik greban dauden langileek salatu dute Garbialdi enpresa esleituak eta Eusko Jaurlaritzako justizia eta barne sailak ez dutela beraiekin bildu nahi izan. ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan greba mugagabeari ekingo diogu urriaren 17an, irailaren 19an ekindako grebari jarraipena emanez.

Negoziaketen hasieratik sindikatuok, kale garbiketarekiko (sektore maskulinizatua) dagoen soldata arrakalaren desagerpenean zentratu dugu gure aldarrikapena. Hiru sektoreak (komisariak, epaitegiak eta kale garbiketa) garbiketan aritzen dira eta guztietan administrazio publikoak azpikontratatutako enpresek egiten dute lan. Baina sektore bakoitzean dauden lan baldintzak desberdinak dira, desberdintasun nabarienak sektore maskulino eta femeninoen artean ematen direlarik: diru publikoekin ordaintzen den genero bazterketa. Zehazkiago esateko, hauek dira datuak:

Kale garbitzaileekiko SOLDATA ARRAKALA: komisaldegietan (hitzarmena 2009ko abenduaren 31an amaitu zen) % 13koa da, eta eraikin judizialetan eta adingabeen zentroetan (2017ko abenduaren 31an) % 7koa.

Soldata arrakala desagerraraziko duen hitzarmena eskatzen dugu, honako igoerekin:

  • Komisaldegietan: 2016an % 3, 2017an % 2,9, 2018an % 4,5 eta 2019an % 2,5
  • Epaitegi eta adingabeen zentroetan: 2018an % 4,5 eta 2019an % 2,5

Apirilaren 26tik 4 bilera izan ditugu eta hauetan negoziazioak ez du aurrera egin. Proposamen ekonomiko bakarra jaso dugu denbora tarte honetan guztian, eta azken bileran izan da.

Uztailaren 10ean Garbialdi enpresak adierazi zigun soldata arrakala gainditzeko sindikatuok egindako proposamena asumitu ezina zela. 2018rako bi hitzarmenetan izozte proposamena jartzen zuen mahai gainean, eta 2019rako aurreko urteko KPIa.

Proposamen hau guztiz onartezina da langileontzat, are gehiago komisarietako langileek 2008z geroztik soldata igoerarik izan ez dutela kontuan hartuta.

Bestalde, ezinbestean azpimarratzekoa da, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Barne Sailak ez dutela sindikatuokin batu nahi izan gure aldarrikapenak ezagutu eta gatazka honetan duten erantzukizuna hartzeko. Are gehiago, gaurko egunez, aipatu sail hauen kezka bakarra grebarako gutxiengo zerbitzua handitzea besterik ez da izan, zentroetako garbiketa egiten zela bermatzeko. Modu ilegalean greban dauden langileak ordezkatzera iritsi dira.

Sindikatuok negoziazioan proposatutako gainontzeko aldarrikapenei dagokionez, Garbialdik ez du bere posizioa argitu, ezta baloratu ere. Gure ustez, negoziaketa mugagabe luzatzeko modua da hau, jakinda, komisarietako garbiketa zerbitzuaren adjudikaziorako pleguak ateratzear daudela. Hala, plegu hauen publikazioa baina lehen akordiorik lortuko ez balitz, soldata igoerak berriz ere urte luzez blokeatuta geratuko lirateke.

Beti bezala, jakina, emakumeak dira prekarietate egoera hau bizi dutenak. Bi hitzarmenen artean 60 bat langilez ari gara hitz egiten eta hauetatik % 95 emakumeak dira. Emakume hauetako askok kontratu partzialak dituzte, eta lanaldi oso txikiak. Horregatik, eta agerraldi hau baliatuz, Garbialdi zein Eusko Jaurlaritzari, berehala, diskriminazio egoera honi aurre egiteko neurriak hartzeko exijitu nahi diegu.

Genero berdintasuna ekintza konkretu eta errealetan gauzatu behar da, eta ez diskurtso politetan gelditu. Horregatik guztiagatik, gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala Eusko Jaurlaritzaren agendan lehentasuna erabatekoa izan behar du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.