2021-01-08 08:29
ITP taldeko Precision Casting Bilbao enpresak (Barakaldo eta Sestao) abenduan jakinarazi zuen 136 lagunentzako EREa aurkezteko asmoa zuela. Bada, abenduaren 23an kontsultaldia akordiorik gabe amaitu zen. Kontsulta-aldia hasi zenetik, langile gehienek bat egin dute Enpresa Batzordeak deitutako greba egunekin. Urtarrilaren 7an greba mugagabea egitea erabaki zuten.

ITP taldeko Precision Casting Bilbao enpresak enpresa batzordeari kaleratu nahi dituen 90 langileen izenak eman zizkion atzo. ELAren ustez, zerrenda atzo goizean ematea enpresa-estrategia bat besterik ez da, egun honetarako deitua genuen batzarra ezegonkortu nahi izatea bilatzen zuena.
Batzarrean, greba mugagabea egitea erabaki dute langileek; neurri horri babes osoa eman dio gehiengoak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.