ARGIA.eus

2019ko ekainaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-14 10:27
ELAk jakinarazi du mobilizazioak egingo direla hilaren 20an Madrilen, DIAko akziodunen batzarra egingo den tokian. Otsailaren 8an DIA Supermerkatuen taldeak Enplegu Erregulazio Espedientearen prozedurari ekin zion. Honen aurrean, ELAk eta LABek Gipuzkoa eta Bizkaia ordezkaritzaren gehiengoa izanik, greba deitu dute otsailaren martxoaren 11tik aurrera enpleguaren eta lan-baldintzen alde.

Negoziazio Mahaiak gutxienez hiru bilera egin ditu Madrilen, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako langileok ez dugu ezer jakin, salatu du ELAk. Haietara joateko eta EEEaren arrazoiak aztertzeko egin ditugun eskariei ezetzarekin erantzun digute idatziz sindikatuek berek. FETICO, CCOO eta UGT sindikatuek ukatu digute mahaian parte hartzea, eta baita prozesuari buruzko oinarrizko informazioa ere.

Beraz, FETICO, CCOO eta UGTren jarrera antisindikala salatu nahi dugu, ordezkatzen ez dituzten langileen lanpostuekin salerosketetan ari baitira, jokabide guztiz pasibo batez. Izan ere, proposatu diren 2000 kaleratzeen aurrean ez presiorik, ez mobilizaziorik, ez baitute antolatu.

Prozesuaren legezkotasunik eza ere salatzen dugu. Negoziazio-mahaia iruzurrez eraturik dago. Atal sindikal moduan edo ELA, LAB, CIG eta OSTA batera bileretara joateko eskariei emandako ezetza zapalkuntza demokratiko eta legezkoa izan da. Laster batean demanda bat jarriko dugu, eta prozesu osoa segurtasun juridikorik gabe utziko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.