ARGIA.eus

2019ko uztailaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-30 16:06
Barcel├│ eta NH hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileek greba mugagabea egingo dute azaroaren bitik aurrera. Enpresa gehienak dagoeneko Bizkaiko ostalaritzako hitzarmena ari dira aplikatzen. Baina Constant taldeak, estatu mailan esplotazioan aitzindari denak, halakorik beteko ez duela erabaki du.

ELAk aspaldidanik salatu izan du Bilboko hoteletako gelak garbitzen dituzten langileek pairatzen duten lan prekarioa. Hotelek oinarrizko jarduera hau enpresa piraten esku uzten dute, eta hauek pertsonak esplotatuz etekinak lortzen dituzte. Garbitzaile hauek gelako 2,5 euro jasotzen du; horregatik, amaigabeko lanorduak sartu behar dituzte hilaren amaieran 800 euroko soldata etxera eraman ahal izateko.

ELAren borroka Bizkaiko Ostalaritzako azken hitzarmenean izan da enpresa horiek derrigortzea langile hauek subroga ditzaten, eta ostalaritzako baldintzak aplika diezaizkieten, ez egungo miseria eta esklabotasun egoera.

Enpresa gehienak dagoeneko Bizkaiko ostalaritzako hitzarmena ari dira aplikatzen. Baina Constant taldeak, estatu mailan esplotazioan aitzindari denak, erabaki du ez duela halakorik beteko. Zehazki, enpresa honek Bilboko NHko etaáBARCELË taldearen Nervion hoteleko garbitzaileak ditu bere ardurapean. Soldatak miserableak izateaz gainera, lan-kargak gehiegizkoak dira, abusuzko ratioekin, kontratu prekarioekin eta iruzurrezko kontratuekin. Horregatik, langileok greba deitzea erabaki dute lan-baldintzak hobetzea eta kontratuak erregularizatzea aldarrikatzeko. Gainera, egoeraren berri eman zaio Lan Zuzendaritzari; honek iruzurrezko kontratuen kasuan esku hartu beharko luke.

Halaber, ELA harremanetan jarri da NH eta BARCELË hoteletako zuzendaritzarekin, dagokien ardura beren gain har dezaten: honelako enpresak kontratatuz gero, gutxieneko etiko batzuk bete ditzatela; ezin dute onartu beren enpresan esplotazioa eta esklabotasun egoerak gertatzea.

Gure agintarien jarrera ere salagarria da: Bilbo hiri moderno gisa saltzen dute, nazioarteko ekitaldien eskenatoki (rugbyko finala, MTV sariak?), baina bitartean ezikusiarena egiten dute ekitaldi horien inguruan langileen miseria hedatzen delarik. Diru publikoa bideratzen dute etekin pribatuak eta esplotazio egoerak sortuko dituzten ekitaldi pribatu hauek antolatzeko.

á

á

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.