2020-02-07 09:54
Metal Smelting enpresako (lehengo San Eloy) langileek, Metal Group taldeko kideek, lau greba egun egin dituzte (urtarrilaren 30ean eta 31n eta otsailaren 4an eta 6an) inolako justifikaziorik gabe kaleratuak izan diren lau lankideak berriro har ditzaten eskatzeko.

Langileen mobilizazioari esker gaia PRECOra heldu da, baina badirudi enpresak ez duela negoziatzeko borondaterik.
Lau greba egunei amaiera emateko, otsailaren 6an manifestazio bat izan zen Elorrion, enpresatik abiatu zena. Metal Group-en ordezkaritza duten hiru sindikatuen (ELA, CCOO eta LAB) babesa eta parte-hartzea izan zuen.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.