2018-12-11 13:10
Barakaldoko Kbus-eko langileek greba egingo dute abenduaren 27an eta urtarrllaren 10, 17 eta 24an, lan-hitzarmenaren alde. ELAk salatu duenez, "Kbus zerbitzua sortu zenetik lan-baldintzak ez dira hobetu, eta horren ondorioz, urruti geratu dira bidaiarien garraioko gainerako hiri-zerbitzuetako lan-baldintzetatik".

Barakaldoko Kbus-eko langileek aspalditik eskatu diete enpresa arduradunari eta Barakaldoko Udalari zerbitzua hobetzea. Horrekin batera lan-baldintzak hobetzea da ere eskatu diete, "Kbus zerbitzua sortu zenetik izozturik egon baitira, eta horren ondorioz urruti geratu direlako bidaiarien garraioko gainerako hiri-zerbitzuetako lan-baldintzetatik".

Lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko puntuetako bat gidatzen ematen dituzten orduak murriztea da. Izan ere, 1.720 ordu pasatzen dituzte gidatzen urtean; Bizkaibus eta Bilbobus zerbitzuetan dituztenak baino 150 gehiago.

Gainera, kontratazioen arloko erreklamazioei jaramon egiteko eskatu dute. Lan-poltsa bat ere sortu behar da, behin-behineko langileei lanean jarraitzeko aukera emateko. Beharrezkoa da euren lan-baldintzak parekatzea beste hiri-garraioetan dituztenekin, Barakaldoko herritarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.