2018-11-09 13:06
Gabi, S.A. eta Galter, S.L. injektatze-enpresetako langileak greba mugagabean daude azaroaren 6tik enpresa-hitzarmen bat eskatuz. Enpresa horiek biek zuzendaritza bera dute, eta Zaldibarren daude. Langileeak manifestazioan atera dira Zaldibarren.

Zuzendaritza uztailetik hona bertan geldirik egon da. Zuzendaritzak bere arauak ezartzen ditu, eta langileen izenean nork negoziatu behar duen erabaki. Sindikatuko ordezkariari ez dio utzi negoziazioetara sartzen.

ELA salatu du zuzendaritzak ez due batere asmorik langileen lan-baldintzak inolaz arautzeko. Langileek soldata-igoera ziztrin batzuk nahikotzat jotzea nahi dute eta ez dute hitz egin nahi langileen baldintzez eta lan egitegiari buruz. Era berean, prekarietatea kosta ahala kosta iraunarazi nahi dute.

"Ez dugu utziko grebarako eskubidea urratzen, ezta langileak greba ez egitera behartzen ere. Eta grebalarien ordez beste langile batzuk jartzen badituzte, edo materiala enpresa lehiakideetara bidaltzen badute, salatu egingo dugu Lan Ikuskaritzan", azpimarratu du ELAk.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.