2019-03-08 22:01
Historikoa. Ez dago Martxoaren 8 honetan mugimendu feministak deitutako greba definitzeko beste hitzik. Izugarria izan da deialdiak izan duen babesa, baita lan munduan ere. 24 orduz emakumeok lantokiak hustu eta kalean bete ditugu. Gainera, zaintza eta kontsumoa bezalako alorrak jo-puntuan jarri ditugu. Azken finean, sistema kapitalista, hetereopatriarkal eta arrazista honen aurrean planto egin dugu.

 Eztabaida ezina da Martxoaren 8koa historikoa izan dela, baina borrokak aurrera jarraitzen du. ELAk, orain arte egin duen bezala, borrokan jarraituko du emakumeen ahalduntzearen alde, lan munduan eta lan mundutik kanpo. Bide onetik goaz. Zorionak eta eutsi!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.