2018-02-22 16:28

 

Muñozekin batera, Unai Martinez Industria eta Eraikuntza alorreko idazkari nagusiak eta federazio honetako arduradun eta ordezkarien hartu dute hitza Donostiako Atano III. Pilotalekuan egin den batzarrean.

Muñozen hitzetan sindikalismoak eraso egin behar du eta horretarako bitarteko guztiak, ekonomikoak barne horren zerbitzura jartzen dituela gaineratu du. “Greba eta erresistentzia-kutxa funtsezkoak dira sindikalismoak prekarietateari taxuz aurre egingo badio”. ELAko idazkari nagusiak salatu egin du Eusko Jaurlaritzak askatasun sindikalari egiten dion erasoa. “Tapiak esan du gehiengo sindikala aldatu egin behar dela. Hori ezin da onartu” azpimarratu du. Muñozek gogoratu dio Jaurlaritzari askatasun sindikala oinarrizko eskubide bat dela eta, horrenbestez, botere publikoek zaindu egin behar dutela. “Oso larria da Jaurlaritzak patronalarekin batera parte hartzea honelako ekitaldi batean, non posizio aurre-demokratikoak aldezten diren”.

Bestalde Eusko Jaurlaritzaren jarrera hipokrita dela salatu du; izan ere, egiten duenak ez dauka zerikusirik bere erretorika progapandistikoarekin. “Esaten dute “soldatak igo” egin behar direla, baina beren ardurapeko eremuetan miseria ezartzen dute; horra zer gertatzen den obra publikoan” argudiatu du.

Unai Martinez, industria eta eraikuntza federazioko buruak adierazi du Soldatak nabarmen igo behar direla eta honekin batera lanaldia murriztu eta prekarietatea eta diskriminazioarekin amaitu. Horretarako antolakuntzaren beharra nabarmendu du. “Patronalak langileak banan banan nahi ditu, antolatu gabeak, kasu askotan sindikatuen aurrean duten jarrera pre-demokratikoa da”.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.