2018-06-12 12:58
Derioko Eaton-eko langileek greba egin dute enpresaren bideragarritasuna eta bertako lanpostuak bermatzeko. Eaton-ek 47 langile ditu eta lantegiaren etorkizuna ezbaian darrai. Ez dago inbertsiorik, ez dago produktu berririk, ez da jende berririk kontratatzen. Ordu beteko lanuzteekin hasi dira gaur ekainak 12, eta lanuzte gehiago egingo dituzte ekainaren 13, 19, 20, 26 eta 29an.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.