2020-12-22 13:25
Ceva Logistics enpresa batzordearen gehiengoak (Mercedes Benzen azpikontratak) greba deitu du urtarrilaren 5erako, azken astean 22 langile kaleratzearen aurka. ELAk, UGTk eta CCOOk kaleratzeak errefusatu dituzte, 22 langileak berehala lanera itzultzea eskatu dute eta enpresaren azken helburua behin-behinekotasuna, ABLEen kontratuak eta lan-ezegonkortasuna areagotzea dela salatu dute.

Sindikatu horien iritziz, enpresak krisi koiunturala aprobetxatu nahi du neurri atzeraezinak hartzeko, eta aldi berean, langile guztiak beldurtu egiten ditu. "Gauzak horrela, erantzuna antolakuntza eta borroka baino ezin da izan", esan dute sindikatuek, eta urtarrilaren 5eko grebarekin bat egiteko deia egin diete langileei.

Ceva Logisticsek azken ekoizpen-eguna baliatu du 250 pertsonatik (ia langileen % 9) 22 kaleratzeko. Enpresak "produkzioaren jaitsiera" eta Mercedesen txanda berria argudiatu ditu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.