2019-01-08 18:30
Gizarte Ekimeneko ikastexeetan ordezkaritza duten sindikatu guztiek ez nahikotzat jotzen dute patronalak egindako azken proposamena, hasieratik egindako aldarrikapentik urrun. Hori dela eta, urtarrilerako greba eta mobilizazioek aurrera jarraitzen dute. Batasun sindikalak patronalei proposamen berria egitea eskatzen die, plataforma bateratuari erantzuna ematen diotenak.

Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

Enplegua:

            *Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

            *Eroste-ahalmena berreskuratzea.

            *1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

            *Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena

            egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

            *Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

            *Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak nabarmen hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte.

Haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.