2019-11-07 13:04
Ostegun honetako greba eguna, azken hiru ikasturtetan egiten den 28. greba eguna da Gizarte Ekimenko sektorean. Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak erabat abusiboak diren arren, zerbitzu minimoak betez, greba egin dezaketenen %75etik gorakoa izan da jarraipena. ELA, STEILAS, LAB eta CCOO sindikatuek EAEko Hezkuntza Sailari arduraz jokatzea eskatu diote "Patronalarekin emandako aurrerapusoak gatazkaren irtenbide egokira eraman dezaten". Bestalde, milaka grebalari elkartu dira Bilboko manifeztazioan.

Sindikatuen agiria:

ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok bultzatutako elkarrizketarako prozeduraren baitan, atzoko egunean aurrerapauso garrantzitsuak izan ziren. Hala ere, gaur gaurkoz ez dago akordiorik itxita; beraz, jada deituta daukagun mobilizazio eta greba dinamikarekin jarraituko dugu. Izan ere, prozedura guztian zehar ikusi ahal izan dugu, mobilizazio eta greba dinamika abian den heinean soilik ematen direla mugimendu eta aurrerapausoak. Beraz, gatazka hau akordio egoki batekin amaitzeko bermerik onena greba izaten ari den jarraipen zabala da.

Ostegun honetakoa, azken hiru ikasturtetan egiten den 28. greba eguna da sektorean. Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak erabat abusiboak diren arren, zerbitzu minimoak betez, greba egin dezaketenen %75etik gorakoa izan da jarraipena. Zentzu honetan, sindikatuok zerbitzu minimoen agindua juridikoki salatzeko aukera aztertzen ari gara. Aldi berean, greba izaten ari den babesak agerian uzten du langileen artean dagoen nahigabea, orain dela 10 urtetik eguneratu gabe dituzten lan baldintzen kaskartzearen ondorioz.

ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok bereziki Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dugu: gatazka honetan guztian zehar gatazka bideratzeko izan beharko lukeen behar adinako inplikaziorik ez du izan. Aldi berean, atzo emandako aurrerapusoak gatazkaren irtenbide egokira eraman dezaten ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok, patronalari eta bereziki Hezkuntza sailari, bakoitzak dagokion arduraz jokatzeko eskatzen diegu, langileen eskaerei erantzunez gatazka bideratzeko eduki eta planteamenduak berresteko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.