2019-03-27 13:03
ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTk akordiora gerturatzea ahalbidetu dezaketen giltzarriak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi diete bai patronalari, baita Hezkuntza Sailari ere. Patronalei honakoa eskatu diete: negoziaketarako borondatea erakutsiz, martxoaren 25ean negoziazio mahaian aurkeztutako proposamena atzera bota dezatela, eta sindikatuen dokumentuak biltzen dituen giltzarri horien bueltan proposamen berri bat aurkeztea. Hezkuntza Sailari, berriz, gatazka honen irtenbidean inplikazio eta parte hartze aktibo eta erreala izan dezala.

Sindikatuen agiria:

Mahai negoziatzaileko martxoaren 25eko bileran patronalek erakutsitako jarrera itxia eta negoziaziorako borondate falta nabaria izan zen, aurkeztutako proposamena behin betiko eta definitibotzat joz eta negoziaketari inolako aukerarik eman gabe. Sindikatuon elkarrizketa eta akordio puntuak aurkitzeko eskaerei muzin egin eta proposamen hau aldaezina dela errepikatu zuten etengabe.

Honi gehitzen zaio orain arte Hezkuntza Sailak gatazka honi irtenbidea emateko erakutsi duen inplikazio eta parte hartze aktibo eskasa.

Sektore honetan ordezkaritza daukagun sindikatu guztiok, ordea, behin eta berriro errepikatu dugun bezala, 10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe daramaten langileen oinarrizko eskaerei tajuzko erantzuna emango dioten edukietan sakonduz, akordioetara iristeko gure borondatea adierazi nahi diegu.

Beraz, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT-k akordioetara gerturatzea ahalbidetu dezaketen giltzarriak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi diegu bai patronalari, baita Hezkuntza Sailari ere.

Patronalei honakoa eskatu diegu: negoziaketarako borondatea erakutsiz, martxoaren 25ean negoziazio mahaian aurkeztutako proposamena atzera bota dezatela, eta sindikatuen dokumentuak biltzen dituen giltzarri horien bueltan proposamen berri bat aurkeztea. Hezkuntza Sailari, berriz, gatazka honen irtenbidean inplikazio eta parte hartze aktibo eta erreala agertzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.