Hala ere, sektoreko patronalek gai horiei buruzko proposamen bat ekartzeko konpromisoa hartu dute urtarrilaren 17an, ostirala,egingo den bilerarako. "Hilaren 17an ikusiko dugu ea patronalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sektoreak gaur egun bizi duen egoera larria desblokeatzearen alde aurrerapausoak ematen dituzten edo orain arte bezela bere erantzukizunak hartu gabe jarraitzen duten sektorea egoera kaotikoan mantenduz", adierazi du Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian Txomin Lasa, ELAko bozeramaileak.