ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-20 12:17
ELAk zahar-etxe eta eguneko zentroetan deitu dituen 19 greba egunetako lehena dugu, gaurkoa, otsailak 20. ELAk berriro nabarmendu du badagoela aurreakordio bat patronalarekin, eta Gipuzkoako Aldundiaren esku-hartzea eskatu du gauzatu ahal dadin. Akordio horrek egonkortasun eta kalitate handiagoa emango lioke sektoreari, lan baldintzak oso prekarioak baitira oraindik.

Iritsitako akordioa beste alternatiba eta biderik ez dago. Sektoreko langileak honekin bat datoz, eta hala erakutsi dute grebaren jarraipen masiboarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) aurrean izan den bilkurarekin; ondoren manifestazio handi bat egin dute, giro beroan.

ELAk esker ona adierazi nahi die sektoreko langileei hauek sindikatuarengan duten konfiantzagatik, eta animatu nahi ditu hurrengo greba egunekin bat egin eta antolatuko diren ekitaldietan parte har dezaten.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.