2018-08-15 13:11
Akordioak hilabeteko 200 euroko igoera suposatzen du lehen urterako eta 400 euros bigarren urtetik aurrera ( honek % 16 eta 33% ekarriko luke). Era berean, Udaletxeek pliegoetan jasoko dute langileen subrogaziorako konpromezua. Gurutze Gorriak udaletxeek babestutako proposamena egin zuen atzo iluntzean eta gaur goizeko 9etan egindako batzarretan langileek onartu dute.

Gipuzkoako hondartzetako sorosleak, gazteak lan merkatuan jasatzen duten baldintza kaxkarren eredu argia dira. Beste adibide bat dugu: administrazioak zerbitzu publikoak azpikontratatzen ditu lan baldintzak prekarizatuz.

Kolektibo honek orduko 8,5 euro irabazten ditu eta lan egun luzeak, askotan deskantsurik gabe egitea behartuta daude. Ardura eta tentsio handiko lana egiten dute.

ELAk balorazio positiboa egiten dugu pertsona gazteak, lan baldintza kaxkarrekin antolatu eta hauek hobetzeko egindako borrokaz.

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.