2018-08-15 13:11
Akordioak hilabeteko 200 euroko igoera suposatzen du lehen urterako eta 400 eurokoa bigarren urtetik aurrera (honek % 16 eta % 33ko igoera ekarriko luke hurrenez hurren). Era berean, Udaletxeek pleguetan jasoko dute langileen subrogaziorako konpromisoa. Denboraren araberako antzinatasun plusa kobratuko dute laugarren urtetik aurrera, eta kontratu finkoak izango dituzte. Gurutze Gorriak Udalek babestutako proposamena egin zuen atzo, abuztuak 14, eta gaur, abuztuak 15, goizeko 9etan egindako batzarretan langileek onartu dute.

Gipuzkoako hondartzetako sorosleak gazteek lan merkatuan pairatzen duten baldintza kaxkarren eredu argia dira. Beste adibide bat dugu: administrazioak zerbitzu publikoak azpikontratatzen ditu lan baldintzak prekarizatuz.

Kolektibo honek orduko 8,5 euro irabazten ditu eta lan egun luzeak, askotan deskantsurik gabekoak, egitera behartuta daude. Ardura eta tentsio handiko lana egiten dute.

ELAk balorazio positiboa egiten du pertsona gazteek, lan baldintza kaxkarrak izanik, antolatu eta hauek hobetzeko egindako borrokaz.

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.