ARGIA.eus

2019ko apirilaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-26 12:49
Otsailaren 26an Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeetako garbikuntzako langileek 161 greba egun betetzen dituzte. Grebalariek elkarretaratzea egin dute Lehendakaritzaren aurrean soldata arrakalarekin amaitzeko aldarrikatuz. Era berean, greba hasi zenetik ez Justizia Saila ezta Segurtasun Saila ere ez dela langileen ordezkariekin bildu salatu dute.

Grebalariak kale garbikuntzako langileak bezala joan dira karakterizaturik. Soldatetan hobekuntzak edukitzeko eta soldata arrakalarekin amaitzeko gizonezkoak izan behar ote duten interpelatu diote Eusko Jaurlaritzari. Kale-garbikuntzako langileekin alderatuta jasaten duten soldata arrakala ezabatu dezaten eskatzen dute grebalariek. Komisaldegietako langileekiko %13ko aldea dago euren soldatatan; %7koa eraikin judizialekiko.

Hiru sektoreak Administrazioaren azpikontratak dira, desberdintasun bakarra da kaleko garbikuntzan %80 gizonezkoak direla, eta beste bi sektoretan %95 emakumezkoak. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Segurtasun Sailek aukera ezin hobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa. Egungo legeriak Administrazio Publikoei aukera ematen die kontratazio publikoan diskriminazioei aurre egiteko, generokoak barne, gizarte klausulen bidez. Beraz, bi sektoretan publikatuko diren baldintza orriek badute legearen babesa soldata arrakala ezabatzeko.

Sektoreko langileek 161 egun daramatzate greban esleipendun den Garbialdi enpresak gatazkari behin betiko konponbidea emango dion negoziazio seriorik abian jarri gabe. Horregatik, langile grebalariek mobilizazio hauen bidez exijitzen dute benetan inplikatu daitezela Justizia eta Segurtasun Sailak, batetik, eta Garbialdi, bestetik, garbikuntzako sektorean soldata berdintsasuna lor dadin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.