2019-06-17 13:35
Ekainaren 17an Gipuzkoako paperaren hitzarmenaren negoziaketa inguruan beste bilera bat ospatu da. Argi eta garbi esan dezakegu, bilera hortara negoziatzeko asmoarekin joan garen bakarrak sindikatuak izan garela.

Harritzekoa izan da baina bilera honetan ADEGIk sektoreko langileei errieta egin eta irabazten diren soldaten gaineko kexak plazaratu ditu. Eta hori gutxi balitz, ez dute inolako aldaketarik proposatu euren plataformari dagokionez.

Hala eta guztiz ere, ELA, LAB eta CCOOek alderdi guztiendako onuragarria izan daitekeen hitzarmen bat lortzeko asmoarekin, esfortzu bat egin dugu eta gure plataforman aldaketa berriak jarri ditugu mahai gainean. Gure soldata igoera %0,6 jaitsi dugu IPC+%2ra arte.

Mugimendu honek, ordea, ez du inolako eraginik izan patronalaren gain eta jarrera berarekin jarraitu dute. Ez digute ezer berririk esakini. Ez dute eduki garrantzitsuen inguruan hitz egin nahi izan eta ez dute soldata igoeratan inolako proposamen berririk egin, oraindik ere sektoreak bizi duen momentutik oso urrun dagoen eskaintza bati helduz.

Beste behin ere, hitzarmen duin baten alde borrokatu beharko dugu. Enpresetan eginiko asanbladatan argi ikusi dugu sekotreko langileek hitzarmen on bat nahi dutela, aberastasuna banatuko duen hitzrmne bat, hain zuzen ere. Emaitzak oso esanguratsuak izan dira.

Asteazken eta ostegunerako, ekiinak 22 eta 23, greba deitu dute seindikatuek konbokaturik daude manifestazioak  Hernanin eta Tolosan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.