2020-02-18 15:23
Otsailaren hasieran, ELAk Gipuzkoako metalaren mahaia deitzea erabaki zuen; izan ere, 2010-11 urteetarako hitzarmena zegoen indarrean. Goiz honetan, gainerako sindikatuek eta Adegi patronalak hitzarmenaren berritzea negoziatzeko borondatea agertu dute.

Sindikatuen aldetik, mahaia honako ordezkaritza honekin eratu da: ELA% 48,76, LAB% 34,37. CCOO% 12,39 eta UGT% 4,46.

Negoziazioaren hasiera honetan, ELAk adierazi du azken urteak oso biziak izan direla Gipuzkoako Metalean. Sindikatuko militantziak lan erreformei aurre egitea lortu du eta, bide batez, langileek beraiek sortutako aberastasunaren zati bat eskuratu ahal izan dute enpresa hitzarmenen bitartez.

Bestalde, antolatu gabeko enpresetakoek edo baldintza prekarioagoak dituztenetan, kasu askotan 2011ko soldatekin jarraitzen dute. ELAren ustez, ez da onargarria hazkunde ekonomiko handiko testuinguru batean, etekinen igoera handi bat baldintza prekarioekin mantentzea.

ELAk metalgintza alorreko langile guztientzako eskubideak babestuko dituen hitzarmen probintzial batean sinesten du. Besteak beste, soldata igoera taxuzkoa, subrogazio eskubidea, deskriminazioaren aurkako neurriak eta prekarietatea ezabatzeko baldintzak jasoko dituena. Ez da onargarria aberastasuna inoiz ez iristea langile prekarioengana.

Hurrengo bilera martxoaren 17an izango da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.