2020-02-04 11:18
ELAk Gipuzkoako metalaren mahaira deituko du. Gogorarazi nahi degu azken hitzarmenak 2010-11 arteko indarraldia duela, eta lan-erreforma ezberdinek eta Gipuzkoako patronalaren jarrerak hura berritzea eragotzi dutela. ELAk honako hau adierazi nahi du.

- Gipuzkoako metalgintzak sortzen duen aberastasuna egoera ekonomikoarekin bat datorren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen batean islatzea nahi dugu. Onartezina iruditzen zaigu Gipuzkoako metalean lan egiten dutenen zati batek duela ia hamarkada bateko soldatak jasatea naturaltasunez bere gain hartzea.

- ELAko militantzia ere zoriondu nahi degu azken urteetan egindako lanagatik. Milaka lankidek hitzarmenak lortzea lortu dugu, eta horiek enpresetatik kanpo utzi dituzte erreformak, eta aldi berean soldatak eta eskubideak handituz. Enpresetan egindako antolakuntza lanak harrotasunez bete gaitu.

- Mahaiaren deialdia froga izango da Adegi Gipuzkoako patronalarentzat. Bere "enpresa kultura berria" etengabe iragartzen duen bitartean, metalean lan egiten dutenei beren lan baldintzak berritzea ukatzen die. Gure ustez, teorian kultura berri hori oinarritzen den diskurtsoa guztiz kontrakoa da negoziazio-mahaietan aurrerapenik planteatzen ez den praktika batekin. Azken hitzarmena lortzeko, jarraipen oso zabala izan zituzten greba egunak izan ziren beharrezkoak, patronalaren jarrerak erabakiko du egoera hori errepikatuko den edo ez.

- Negoziazioari ekingo diogu, langileek egindako ahaleginarekin bat datorren hitzarmena lortzeko. Ez da onargarria aberastasuna inoiz ez iristea langile prekarioengana. Eskubideak berreskuratzeko garaia da, Gipuzkoako metala duintzeko garaia da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.