2020-10-02 14:07
Gipuzkoako metalaren beste bilera bat izan urriaren 2an. Aurreko bileran, ADEGIk azken eskaintzatzat jo zuena iragarri zuen. Aste honetan, ELAko militantziak eduki hauek dituen proposamena aztertu zituen eta oneritzia azaldu diogu hitzarmena sinatzeari. Adegik azaldu du gehiengoa ez dagoenez, eskaintza erretiratzen duela. ELAtik erabaki horren aurka gaude. Egungo egoeran, langileek hamarkada bateko aurrerapena ekarriko duen hitzarmen bat behar dute, bai eskubideei dagokienez, bai soldatei dagokienez.

Akordiorako proposamena

  1. % 8,8ko soldata-igoerak 2019ra arte soldata-tauletan (dietetan, bidaietan eta abarretan ere bai), eta % 0,8koa 2020an (guztira, % 9,6). 2021 eta 2022rako, KPI bermatzen da sektoreko enpresa guztientzat (ez da itzuliko KPI negatiboa bada).
  2. Ez aplikatzearen aurkako klausula (lan-erreformaren aurkako blindajea).
  3. Ultraktibitate mugagabea (orain arte, hitzarmenak ez zuen inolako ultraktibitaterik).
  4. Mantentze-lanetan, biltegian eta logistikan, garbiketa industrialean eta telefono-instalazioetan azpikontratatutako pertsonentzako subrogazioa. Enpresa nagusitik kanpoko milaka langileri lan-egonkortasuna ematen die.
  5. ETT bidezko kontratazioa, gehienez ere urtebetekoa (aldi hori eta aldi baterako kontratuekin egindakoa antzinatasun gisa aitortzen da).
  6. Berdintasuna. Enpresek legez nahitaezkoa dena baino informazio gehiago eman beharko dute, nahitaezko epeekin.
  7. Lizentziak. Bizikidetzaren beharra ezabatzen da hura gozatzeko.
  8. Malgutasuna: 3 egunetik 5 egunera pasatzen da aurreabisua.
  9. 49. artikulua aldatzen da; soldata-aldaketa kolektiboak akordio bidez bakarrik aplikatu ahal izango dira.
  10. Gipuzkoako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna, Estatukoaren aldean.

Eduki horiek adosteak esan nahi du Gipuzkoako metala Euskal Herriko hitzarmenik onena izango dela, kategorien arabera 4000 eta 6.500 euro arteko aldearekin Bizkaiko metalaren aldean. Kolektibo prekarioenen kasuan, subrogazio-eskubidea aurrerapen historikoa da, eta nabarmen hobetzen du metaleko beste ezein hitzarmenetan jasotakoa.

Azkenik, esan behar da Bizkaiko metalaren akordioak malgutasuna areagotzen zuela, eta Gipuzkoako proposamenean ez dagoela atzerapausorik.
Adegik azaldu du gehiengoa ez dagoenez, eskaintza erretiratzen duela. ELAtik erabaki horren aurka gaude. Gure ustez, egungo egoeran, langileek hamarkada bateko aurrerapena ekarriko duen hitzarmen bat behar dute, bai eskubideei dagokienez, bai soldatei dagokienez. Ezin dugu aukera hau pasatzen utzi.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.