ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-06-18 10:19
Gipuzkoako komisaldegi eta epatiegien garbikuntzaz arduratzen diren grebalariek hiru eguneko kanpaldia egingo dute Donostian gizarteari euren egoearen berri emateko. Ekainaren 19an bederatzi hilabete egingo dituzte greban kale garbikuntzarekiko pairatzen duten soldata-arrakala gainditzeko. Komisarietako langileekiko %13ko aldea dago euren soldatatan; %7koa eraikin judizialekiko.

Azken asteetan negoziazioan ez da inolako aurrerapausorik egon eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Segurtasun sailak, zerbitzuaren arduradun zuzenak direnak, ez dira langileekin biltzeko gai izan gaurdaino. Gakoa da ez dutela onartu nahi soldata arrakala dagoenik. Aurrekari arriskutsua izango litzateke, izan ere, EAEko garbitzaile guztiek pairatzen baitute arrakala hein batean ala bestean. Zerbitzuaren esleipendunak ere –Garbialdi enpresak– ez du negoziazio seriorik abian jarri.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.