ARGIA.eus

2019ko apirilaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-01-18 13:10
Soldata arrakalarekin amaitzea exijitu diote Gipuzkoko komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek Eusko Jaurlaritzari, Donostian. Modu bitxian egin dute, gainera. Izan ere, San Sebastián eguna datorrela aprobetxatuz, martxa propioa sortu dute danborrekin Donostiako bulebarrean, sektore feminizatuen duintasunaren aldeko aldarria zabaltzeko. Errepideetako garbiketako langileekiko (sektore maskulinizatua) pairatzen duten soldata arrakala behin betiko ezabatzea eskatzen dute langileek. Gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritza dela Garbialdi azpikontratatzen duena epaitegi eta komisaldegietako garbiketa egiteko. Langileak greban direla irailaren 19tik.

Hemen duzue garbitzaileen martxaren testua:

BAGERA, GU ERE BAI
TA EUTSIKO DIOGU,
GREBARI ALAI!
BETI ALAI!

GARBITZAILE GREBALARIAK
JADANIK 4 HILABETEZ GREBAN.
SOLDATA ARRAKALA GAINDITU NAHI DUGU
NAHI IZAN ALA EZ GURE URKULLUK! (Bis)

EPAITEGI TA
KOMISALDEGI
GU GARBITZEN GAU ETA EGUN
DENA UTZI ARTE GUK TXUKUN-TXUKUN,
BAINA TRUKEAN
GURE SOLDATA
GIZONENA BAINO TXIKIAGO DA, BETIDANIK! (Bis)

GAURDANIK AURRERA BERDINTASUNA!
ERREALA!!!! NAHI DUGU!!!!
PROPAGANDA ETA HITZ HUTSAK UTZI
ORDAINDU!!!! GUK MEREZI DUGUNA. (Bis)

BAGERA, GU ERE BAI.
TA EUTSIKO DIOGU,
GREBARI ALAI!
BETI ALAI!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.